Elgetako frontenis txapelketak baditu irabazleak. Emakumeen txapelketa zapatuan erabaki zuten. Idoia Elkoro eta Iratxe Bravo nagusitu ziren finalean Rakel Zamaioari eta Beatriz Zabalari 21-25 irabazita.
Gizonezkoen finala atzo, domeka, jokatu zuten. Eneko Maguregi eta Andoni Elorza nagusitu ziren Josu Mañarikuari eta Beñat Arabaolazari 21-25 irabazita.