Aste bukaeran jokatuko dituzte frontenis txapelketako finalak. Bederatzi bikote lehiatu dira aurten frontenis txapelketan: bost emakumezkoen txapelketan eta lau gizonezkoetan. Ligaxka egin dute lehenengo eta aurreko astean jokatuko zituzten finalerdiak. Hala, txapela nortzuk jantziko duten argitzea falta da.
Emakumezkoen finala zapatuan jokatuko dute, 19:00etan. Aurrez aurre izango dira Idoia Elkoro-Iratxe Bravo eta Beatriz Zabala-Rakel Zamaioa bikoteak. Finala jokatu aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute beste bi bikotek: Idoia Serna-Mireia Rubio eta Miren Argi Zeziaga-Lierni Mendizabal. 19:00etan emango du hasiera jaialdiak.
Gizonezkoek domekan jokatuko dute finala, 11:00etan. Lehian izango dira bi bikote gazte. Eneko Maguregi-Andoni Elorza eta Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza.
Partidu guztiak Elgetako udal pilotalekuan jokatuko dituzte.