Ekainaren 27tik uztailaren 22ra emango du, aurten, udaleku zerbitzua Elgetako Udalak, eta izena emateko epea zabalik da ekainaren 17ra bitartean.
2005tik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutikoei dago zuzenduta zerbitzua, eta goizez emango dute: 09:00etatik 13:00etara.
Prezioak
Prezioak dira: astebete 40 euro, bi aste 60 euro, hiru aste 75 euro, eta lau aste 90 euro. Hobariak daude bigarren seme-alabarengatik eta baita familiaren egoera ekonomikoaren arabera. Argibide gehiagorako interesatuek udaletxera jo behar dute.