Umeak hasita daude San Juan bezperan sua egiteko piloa prestatzen. Fin ari dira lanean nahiz eta hirutan erre dieten egindako piloa. Aldiro berrekin diote lanari, eta berriz ere prest dute piloa bolatokiko kantxa ondoan. Oraingoan, baina, hesia ipini du Udalak buelta osoan eta badirudi amaitu direla eguna etorri aurretik su emateko saiakerak.
Material gehiena, aurten ere, industrialdeko enpresetatik jasotakoa da. San Juan bezperako ekitaldiei dagokienean aurrera daiteke guraso elkarteak lotuta dauzkala ogitartekoen banaketa eta Amaia DJren emanaldia.