Bederatzi jardunaldi izan ditu Gipuzkoako hiru txirlo txapelketak eta zapatuan egin zuten azkena Bergarako San Joxepen. San Migel taldeko Javier Osoro izan da txapelduna 36 txirlo jota. Lehenengo elgetarra Sebas Arantzabal da. Bosgarren egin du 32 txirlo jota. Elgetako taldeko Gorka Bereziartuak, berriz, bederatzigarren egin du 28 txirlo jota.
Emakumeetan onena Garmendipeko Yarisa Caballero izan da 17 txirlo jota. Hirugarren egin du Geaxi Ezpeleta elgetarrak zazpi txirlo jota.
Taldekako sailkapenean Elgetako taldea laugarren sailkatu da 110 txirlo jota. Onena San Migel izan da 155 txirlorekin.
Lehendakari saria
Zapatuan, hilak 11, beste tiraldi bat egingo dute Bergarako San Joxepen. Lehendakari saria dago jokoa eta Gipuzkoako txapelketako 64 bolari onenek hartuko dute parte. Kanporaketa erara jokatuko dute. Tiraldi ofiziala 17:00etan hasiko da. Aurretik beste tiraldi bat egingo dute, 16:15ean.