Xalbadorpe erretiratuen elkarteak ekainaren 12an kobratuko ditu bazkideen urteko kuota

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 6a, 17:00
Elgetako erretiratu taldea Ordiziara egindako irteeran.

Ozkarbi elkarteak izango dira arduradunak domeka eguerdian. Udalak jakinarazi du, bestalde, zabalik dela izen-ematea Imsersoko bidaietan lehen aldiz izena eman nahi dutenendako.

Xalbadorpe erretiratuen elkarteak domekan  kobratuko ditu bazkideen urteko kuotak. Hamar euro da, eta zuzendaritza batzordetik jakinarazi dute hilaren 12an Ozkarbi elkartean izango direla kuotak kobratzen, 11:00etatik 13:00etara.

Imsersoko bidaiak

Udalak jakinarazi du, bestalde, zabalik dela ekainaren 16ra arte lehen aldiz Imsersoko bidaietan parte hartu nahi dutenendako izen-emate epea. Argibideetarako jo Udaleko gizarte zerbitzuetara edo www.imserso.es atarira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak