Elgetako frontenis txapelketak baditu finalistak. Atzo eguerdian jokatuko zituzten finalerdietako norgehiagokak eta erabakita dago zein lau bikotek eskuratu duten finalerako txartela.
Aurrez aurre izango dira emakumezkoen finalean Idoia Elkoro-Iratxe Bravo eta Bea Zabala-Rakel Zamaioa bikoteak. Gizonezkoen finalean, berriz, txapela jokatuko dute Andoni Elorza-Eneko Maguregi eta Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza bikoteek.
Finalerdietako emaitzak
. Miren Argi Zeziaga-Lierni Mendizabal / Idoia Elkoro-Iratxe Bravo 13-25
. Beatriz Zabala-Rakel Zamaioa / Idoia Serna-Mireia Rubio 25-24
. Andoni Elorza-Eneko Maguregi / Julen Barrutai-Imanol Albizu 25-13
. Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza / Mikel Arkarazo-Josu Aranzabal 25-0