Frontenis txapelketako finalerdiak, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 2a, 11:37
Emakumezkoen txapelketako bikoteak

Domeka goizean jokatuko dituzte frontenis txapelketako lau finalerdiak udal pilotalekuan: bi emakumezkoen txapelketakoak eta beste bi gizonezkoen txapelketakoak.

Bederatzi bikote lehiatu dira aurten frontenis txapelketan: bost emakumezkoen txapelketan eta lau gizonezkoetan. Ligaxka amaituta txapelketa finalerdietan sartu da orain.

Domeka goizean jokatuko dituzte finalerdietako lau norgehiagokak. 10:00etan hasiko dira eta honakoak dira:

. Idoia Elkoro-Iratxe Bravo / Miren Argi Zeziaga-Lierni Mendizabal
. Mireia Rubio-Idoia Serna / Beatriz Zabala-Rakel Zamaioa
. Eneko Maguregi-Andoni Elorza / Imanol Albizu-Julen Barrutia
. Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza / Mikel Arkarazo-Josu Aranzabal

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak