Herri galdeketa

Laura Mintegi, Eider Mendoza eta Onintza Enbeita, bihar Elgetan, erabakitzeko eskubidea hizpide

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko maiatzaren 31

Laura Mintegi, Eider Mendoza eta Onintza Enbeita

Erain Debagoienako Elgetako lantaldeak antolatuta Mintegik, Mendozak eta Enbeitak nork bere ikuspuntua emango du gaiaren inguruan. Mahai-ingurua 19:00etan izango da Elgetako udaletxeko areto nagusian.

Domekan egitekoa den herri galdeketaren harira solasaldia egingo dute bihar Elgetako udaletxean Laura Mintegik, Eider Mendozak eta Onintza Enbeitak.

Laura Mintegi idazlea eta EHUko irakaslea da, eta legebiltzarkide ohia EH Bildu koaliziotik. Eider Mendoza jeltzalea da eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria. Onintza Enbeita bertsolaria da eta diputatu ohia Madrilen EH Bildu koaliziotik.

Erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo dute berba Elgetan. Nork bere ikuspuntua emango du. Mahai inguruaren izenburua da: "Hiru emakume, hiru ikuspegi erabakitzeko eskubidearen inguruan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak