Ekainaren 5eko herri galdeketa dela-eta botoa aurrez eman nahi duten elgetarrek horretarako aukera izango dute maiatzaren 31n eta ekainaren 2an Ozkarbipean, 19:00etatik 20:30era.
Erain Debagoienak, bestalde, boluntarioak eskatu ditu herri galdeketa egunerako. Interesatuta dauden herritarrek ondorengo bideetatik eman dezakete izena: elgeta@gureeskudago.eus edo 678 21 39 08 (whatsapp).