Espaloia kafe antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa bisitatu zuten lehenengo, eta Nerea Villa gidariaren azalpenekin Intxortako borrokaldien nondik norakoen berri izan zuten. Ondoren, ibilbide tematikoa egin zuten oinez. Lubakien gunean izan ziren eta La Belga posiziora ere iritsi ziren.
Gudarien eta milizianoen erresistentziaren, gizarte zibilaren sufrimenduaren eta herriaren suntsipenaren berri izan zuten. Orain 80 urte herrian bertan gertatutakoak.