Ezusteko desatsegina hartu dute, gaur goizean, Elgetako Herri Eskolan. Aste bukaeraren ostean ikastetxera itzuli direnean konturatu dira jendea ibili dela eraikinean. Herrizaingo sailetik emandako informazioaren arabera ate bat indarrez zabalduta sartu dira lapurrak eraikinean. Eskolatik esan dutenez Haur Hezkuntzako jolastokiko ate bat izan da sarbidea. Zuzendaritza bulegoan ibili dira lapurrak eta hasiera batean bi ordenagailu eramangarri sumatu dituzte faltan ikastetxean. Herrizaingo sailak zabalik du ikerketa.