"Giro benetan polita izan da, orain arteko kanporaketetan izan den onena esango nuke. Txapelketa bukatuta ere jendeak bolotan jarraitu du eta", adierazi du Sebas Arantzabalek. Elgetar asko izan da baina kanpotik etorritakoak ere bai, Eibar aldetik zein Bizkaitik.
Bi kanporaketa geratzen dira bakarrik txapelketa bukatzeko; datorren astean Soraluzen jokatuko dute, eta ekainaren 4an, Bergaran. Eta sailkapen buruan, 29na txirlorekin, doaz Gorka Etxaniz (Azkoitia) eta Jabier Osoro (Elgoibar).