Herri galdeketa

Erain Debagoienak bariku iluntzean jasoko ditu sinadurak azken aldiz Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mai. 12a, 10:00

Erain Debagoiena, Elgetan, sinadurak jasotzen.

Herriko lantaldeak 160 sinadura jaso ditu, eta jakinarazi du 200 sinadurara heltzea nahiko lukeela. Horrekin batera jakinarazi dute barikuan Patxi tabernan jokatuko dela bailara mailan antolatuta dagoen mus txapelketako Elgetako kanporaketa.

Ekainaren 5ean egitekoa den herri galdeketaren alde sinadurak jasotzen diharduen Elgetako lantaldeak jakinarazi du barikuan, hilak 13, plaza inguruan egongo direla sinadurak biltzen 19:00etan hasita. "Dagoeneko 160 jaso ditugu, baina 200era iristea nahiko genuke. Etorri eta ekarri lagunen bat. Gogoratu Debagoienean erroldatutako 16 urtetik gorakoek sina dezaketela, eta ekainaren 5ean ere horiek izango dutela bozkatzeko eskubidea", esan dute. "Oraindik ez duzula sinatu? Ba, bariku honetan izango duzu azken aukera, etorri eta sinatu!".

Mus txapelketa

Gauean, berriz, Debagoiena mailan antolatuta dagoen mus txapelketako Elgetako kanporaketa jokatuko dute Patxi tabernan. Bergarako, Arrasateko eta Antzuolako lehenengo kanporaketak aurreko aste bukaeran jokatu zituzten. Asteburu honetan jokatuko dituzte Arrasaten, Oñatin, Bergaran, Aramaion, Antzuolan, Aretxabaletan, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan. Eta txapelketaren finala Aretxabaletan jokatuko dute maiatzaren 21ean.

Elgetako kanporaketa, bihar, barikua, 23:00etan jokatuko dute Patxi tabernan. Prezioa da 20 euro bikoteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak