Jesusa Iturrikastillo eta Asun Arruabarrena Gipuzkoako erretiratuen briska txapelketako txapeldunorde

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko maiatzaren 11

Asun Arruabarrena eta Jesusa Iturrikastillo kopak eskuan Jose Riviereren ondoan.

Atzo eguerdian jokatu zuten finala Debako bikote baten aurka. Lehiatua izan zen partida, amaieran okertu zitzaizkion gauzak Elgetako bikoteari.

Atzo eguerdian jokatu zituzten, Donostian, Gipuzkoako erretiratuen elkarteko mahai-jokoen txapelketako finalak. Tartean zen Elgetako bikote bat: Jesusa Iturrikastillo eta Asun Arruabarrena. Briskako finalerako sailkatu ziren bost bikote kanporatu ostean.

Atzoko finalean Debako bikote bat izan zuten aurrez aurre, eta 7-8 galdu zuten. "Justu joan zen", esan du Iturrikastillok. "Irabazten hasi ginen baina azkenean galdu". Txapeldunorde izendatu zituzten ekitaldiaren amaieran eta kopa bana jaso zuten Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko presidente Jose Riviereren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak