Erretiratuek egun pasa, atzo, Ordizian eta Donostian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mai. 5a, 11:13

Elgetako erretiratu taldea atzo egindako irteeran. (Argazkia: Luis Mari Arantzeta)

Eguenean, hilak 12, egingo dute hurrengo ekintza. Testamentuari buruzko hitzaldia iragarri dute.

Eguraldi bikainarekin egin zuten, atzo, egun osoko txangoa Elgetako erretiratuek. Goizean, Ordiziako azoka ikusten izan ziren eta Aginagako sagardotegian bazkaldu zuten. 2016ko kultura hiriburuan ere izan ziren Donostian egin zuten-eta arratsalde pasa.

Eguenean hitzaldia

Hurrengo hitzordua oso bestelakoa izango da. Eguenerako antolatu dute eta testamentuaren gaineko hitzaldi bat izango da. Foru Aldundiko zerga bilketa unitateko buru Juan Carlos Gonzalezek hitz egingo du gaiari buruz. Hitzaldia 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak