Eneida Elorriagak irabazi du liburutegiko ginkana lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mai. 5a, 11:10
Eneida Elorriaga liburutegiko ginkanako saria jasotzen.

Apirilean zehar literatura ginkana egin dute liburutegian, eta parte-hartzaileen artean Eneida Elorriagak lortu ditu puntu gehien.

Hala, liburu elektronikoa jaso du opari. "Lortu zitekeen puntuazio maximoa lortu duen partaide bakarra izan da. Apirilean zehar kaleratu ditugun froga guztiak zuzen erantzunda entregatu ditu, eta gainera aparteko puntuak lortzeko zeuden zirrikitu guztiak ere bete ditu. Beraz, merezitako saria jaso du liburutegian", esan dute liburutegitik.

Hona hemen aparteko puntuak lortzeko Elorriagak idatzitako lerroak liburua, irudimena eta mundua hitzak erabiliz:

“Paperezko edo elektroniko

komeni da liburua irakurri

eta gure irudimenari

mundua ezagutzeko aukera eskaini”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak