Eta gurasoei eskainitako saioen ostean, barikuan adin guztietako sagutxoei eskainitako ipuin kontalari saioa egin zuen. "Arratsalde eguzkitsua izan arren, Geaxi liburuzainaren marketinari esker, liburutegia jendez bete zen, batez be begi handiak zeuzkaten txikiez. Saio polita izan zen, giro atsegina, jolastekoa. Denak zeuden parte hartzeko prest eta, nahiz eta 5 ipuintxo kontatu, istorio bakoitza amaitzean beste bat eskatu eta eskatu egiten zuten, ipuinean agertzen ziren sagutxuek bezala", aipatu du bere blogean.
Argazkiak: Elgetako udal liburutegia.