Helmugan Iban Murua (25:09) eta Ainhoa Landinez (35:25) elgoibartarrak izan ziren azkarrenak. Parte hartzaileen eskaera errepikatuek eraginda antolatu da, hein handi baten, Butreaitzeko Kilometro Bertikala: "Lasterkariek behin eta berriz eskatu digute duela bi urte antolatutako proba errepikatzeko. Jende berria sartu da antolakuntzan eta horregatik izan da posible. Guretako lan handia da, baina korrikalariak oso gustura ibili dira", adierazi du antolakuntzako Argider Isastik.