Bi ordu inguruko mendi irteera izango da, eta mintzapraktika taldeetan dihardutenek antolatu badute ere deialdi irekia egin dute. Helburua, noski, euskaraz egitea da. Amaitutakoan trago bat egongo da Elgetako mintzapraktika taldeetan diharduten herritarrendako.