Kultura Astearen baitan hamaika ekintza, asteon, Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 28a, 11:43
Eskolako ikasleak eta herriko erretiratuak, gaur goizean, Ozkarbi elkarteko sukaldean.

Bisita gidatuak liburutegira, jokoak, tailerrak... Herri Eskolako neska-mutikoendako aste berezia da honakoa eta erretiratuendako ere bai. Elkarrekin ikasi programaren bitartez parte hartzen ari dira eskolako Kultura Astean.

Astelehenean eman zioten hasiera Kultura Asteari Elgetako Herri Eskolan. Irakur puntua egiteko eskulan tailerra egin zuten lehen egunean ikasleek taldeka banatuta, eta 1. mailakoak gainera liburutegira joan ziren bisitan. Bigarren zikloko taldeak, berriz, taloak egiten ikasi zuen herriko erretiratuen eskutik. Elkarrekin ikasi programaren bitartez egindako ekintza izan zen eta ikasleak eta erretiratuak Ozkarbi elkarteko sukaldean elkartu ziren.

Martitzenean esku-baratz tailerra egin zuten Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, eta 6. mailako neska-mutikoek liburutegi zerbitzua hobeto ezagutzeko aukera izan zuten bertara egindako bisita gidatu batean. Lehen zikloko ikasleek, gainera, antzinako jolasak ezagutzeko aukera izan zuten. Herriko erretiratu talde baten eskutik intxaur jokoa eta beste batzuk ezagutu zituzten.

Aste osoan zehar zirkuitu kulturala egiten dihardute eskolan, eta barikuan sari banaketarekin batera txokolate-jana egingo dute Kultura Asteari amaiera emateko.

Gaur, bigarren zikloko ikasleak Ozkarbi elkarteko sukaldean izan dira. Oraingo honetan ikastea baino erakustea egokitu zaie. Sanblas opila nola egin azaldu diete erretiratuei. Baina susmoa hartuta itzuli dira eskolara: "Uste dut erretiratuek zerbait bazekitela".

Erlazionatuak

Kultura Astea Elgetako Herri Eskolan (2016)

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 api 28 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak