"Euskal Herriko Sketchcrawl taldeak egin du deialdia; egun berean herrialde askotan egingo duten deialdi askorekin bat eginda. Helburu berarekin, munduko txoko askotan elkartuko gara egun eta ordu berean. Ekintza librea da, edozeinek har dezake parte.; ez da maila jakin bat duten margolarientzako bakarrik. Erabil daitekeen teknika eta materiala ere librea da. bakoitzak egokien ikusten duena. Elkarrekin egun pasa bat egiteko aitzakia da. Aurreko deialdietan egin izan dugun moduan, oraingoan ere, euskalherriasketchcrawl.blogspot.com.es atarian jarriko ditugu marrazki guztiak ikusgai", azaldu du Pili Azkaratek, Bergarako margo taldeko kideak (Beart).
Elgetan, lehenekoz
Debagoieneko herri askotan egin izan dutelako eta Erresistenteen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldiek ez-ohiko irudiak sortzeko bidea direlako aukeratu dute Elgetan batzea.