Aurreko urteetan moduan udaberrian eman diote hasieran, Elgetan, euskal dantzen ikastaroari. Saio bana egingo dute astean eta aurten ere erantzun polita izan dute herriko neska-mutikoen aldetik.
Aurreko eguaztenean egin zuten lehenengo saioa, eta txikien taldean 30-35 neska-mutiko inguru gerturatu ziren. Nagusiagoen taldean hamar neskak eman dute izena. Helburua, aurten ere, jaietako Herri Egunerako dantza saioa prestatzea da.
Kortabitartek esan du guztiz zehaztu barik dituztela oraindik aurtengo emanaldirako zein dantza prestatuko dituzten. Ikastaroan parte hartzen duen ume kopuruaren arabera egingo dute aukeraketa. Lehenengo saioetan aurreko ikasturteetan ikasitako dantzak ekarriko dituzte gogora.
Saioak, aurten, Espaloia kafe antzokian egingo dituzte. Txikien taldea 18:30ean elkartuko da, eta nagusiagoena 19:15ean.