Bideberri Mankomunitateak antolatuta hilaren 28an, eguena, gurasoendako ordu eta erdiko formazio saioa egingo dute Elgetako Herri Eskolan, 18:00etan hasita. Helburua da lehen hezkuntzako haurrak dituzten gurasoak hezkuntza emozionalean trebatzea.
Saioaren izenburua da: Nola landu hezkuntza emozionala familiatik?. Aditu baten gidaritzapean gurasoek emozioak erregulatzeko trebetasunak garatzeko aukera izango dute eta horrekin batera zein jarraibide jasoko dituzte nork bere emozioak zein haurrarenak identifikatzen ikasteko.
Saioan, besteak beste, ondorengo kontzeptuak landuko dituzte: nork bere emozioen kontzientzia hartzea, emozioei izena ematea, besteen emozioak ulertzea, emozioak zein sentimenduak erregulatzea eta emozio baikorrak sortzen ikastea.
Ludoteka zerbitzua egongo da. Ez da aurrez izena eman behar.