Elgetako bi talde, aste bukaera honetan, Goienako Kantari saioan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko apirilaren 15a

'Tximeletak' taldeko bost elgetarrak Kantari saioan.

Herriko bederatzi neska-mutiko izan dira, aurten, Goienaren Kantari saioan. Bihar, zapatua, estreinatuko duten saioan agertuko dira dantzan eta kantuan.

Kantari saioan parte hartu duten Elgetako bi taldeen emanaldia telebistan ikusteko aukera emango du Goienak zapatutik aurrera. Pirritx eta Porrotxen Iritsi da eguna eta Gatibu taldearen Euritan dantzan abestuko dituzte Tximeletak eta Lau Elgetarrak taldeek.

Emisio egunak dira zapatua (10:30 eta 20:00), domeka (09:00 eta 16:30), astelehenea (19:00) eta eguenea (13:30).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak