Kepa de Vega: "Gurasoek eragin handia dute umeen hizkuntza ohituretan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 13a, 10:41
Kepa de Vega, 'Elgetan Berbetan' ekimeneko dinamizatzailea.

Elgetan Berbetan ekimeneko dinamizatzaileak dei egin die gurasoei ekimenean parte hartzera.

Gurasoei zuzendutako aurkezpena egin zuen eguenean eskolan Elgetan Berbetan ekimeneko dinamizatzaile Kepa de Vegak. Neska-mutikoen hizkuntza ohiturak izan zituen hizpide, eta jakinarazi zuen umeek euren denboraren %15 soilik igarotzen dutela eskolan. "Eskolan ikasten dute euskara, baina baita ere futbolean, aisialdian edo familian", esan du.

Azpimarratu du gurasoen eragina handia dela, eta horren kontziente izan beharra dagoela. "Gurasoak uneoro dira eredu seme-alabendako, baita hizkuntza ohituretan ere. Eskolak baino askoz ere eragin handiagoa dute gurasoek seme-alaben hizkuntza ohituretan. Argi izan behar dugu hori".

Elgetan Berbetan gurasoei zabalik

Udazkenean ipini zuten martxan Elgetan Berbetan ekimena herrian, eta ordutik hiru talde elkartzen dira astero-astero euskaraz egiteko. Dinamizatzaileak jakinarazi du gurasoei ere zabalik dagoela ekimena, eta dei berezia egin die anima daitezen parte hartzera.

Interesatuek udaletxean jasoko dute informazio gehiago edo berbetan@elgeta.net helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak