Martxan da Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa. Zapatuan jokatu zuten lehenengo tiraldia Elgoibarko San Pedro bolatokian. 54 bolarik hartu zuten parte, eta Elgeta taldeko Xabier Ortuzar izan zen onena. Bost txirlo jo zituen, eta sailkapeneko lehen postuan aurkitzen da.
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu ekainaren 4ra bitartean. Zazpigarrena, maiatzaren 21ekoa, Elgetan jokatuko da. Gainerakoak Elgoibarren, Azpeitian, Eibarren, Azkoitian, Deban, Soraluzen eta Bergaran izango dira. Elgetako bolariek taldea osatu dute txapelketarako.