Udalak eskatuta astelehenean, hilak 11, hitzaldia egingo du udaletxean Vermican enpresako Joseba Sanchezek. "Identifikatuta dauzkagu zenbait arazo eta konpost-gune batzuetan beste batzuetan baino gehiago ematen dira", esan du Iraitz Lazkano alkateak. "Gonbidatzen ditugu erabiltzaileak hitzaldira etortzera".
Udalak identifikatuta dauzkan arazo horiei nola aurre egin azalduko du Sanchezek 18:00etan hasiko den hitzaldian. "Udaletik hartu ditugu neurri batzuk", esan du alkateak. "Estrukturante edo txiribil mota aldatu egin dugu. Orain sendoagoa da. Hasi gara, baita ere, konpostagailu guztiak zulagailu batekin aireztatzen. Baina badira erabiltzaileek hartu beharreko neurriak, eta horiek ekarriko ditugu gogora astelehenean".
Konpost-guneetako erabiltzaileei dei egiten diete hitzaldia parte-hartzera.