Kantsatzeke Mendi Taldeak prest dut hurrengo irteera. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik autoetan. Oinezko ibilbidea Bilbotik abiatuko da. "Bilbotik irtengo dugu tipi-tapa gorantz gure lehenengo helburua lortzeko: Pagasarri. Bilbo osoa, bueno, zati bat, dakizuenez Bilbo oso handia da eta, gure azpian izango dugu. Bilbo gure azpian hartuta zer geratzen zaigu, ba, mundu honetan?", adierazi dute mendi taldetik.
Pagasarritik Ganekogorta aldera jarraituko du taldeak. "Hemendik ere Bilbo ikusten jarraituko dugu, baina, Gorbea, Anboto, Kolitza... ere hor izango dira gure gozamenerako. Ganekogorta Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat da, bertan sua eginez eta adarra joz Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deia egiten zen".
Izen-ematea zabalik eguenera arte
Kantsatzeke Mendi Taldeak zabalik dut irteerarako izen-emate epea. Interesatuek eguenera arteko epea dute horretarako. Argibideetarako jo kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikora, Facebook orrira (Kantsatzeke) edo udaletxera.
Azken ohar batean mendi taldetik honakoa jakinarazi dute: "Bideko iturrietan Bilboko ura edateko aukera izango da".