Gaztetxearen 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiak iragarri dituzte Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 5a, 12:31
Orain bi urteko Sagardo Eguneko afaria Elgetako gaztetxean.

Mahai jolasen txapelketa, afaria eta erromeria iragarri dituzte zapaturako, hilak 9. Haizea tabernan daude salgai afarirako txartelak 12 euroan. Eguenera arte egongo dira salgai.

Elgetako gaztetxeak 20 urte betetzen ditu. Urteurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte gazte asanbladatik.

Mahai jolasen txapelketa batekin emango diote hasiera arratsaldeari, 17:00etan. Musean, partxisean eta antzerako mahai jolasetan ariko dira gaztetxean. Txapelketa amaitutakoan triki-poteoa egingo dute kalez kale, 20:00etan hasita.

Afaria eta erromeria

Eta ospakizunarekin jarraitzeko afaria eta erromeria antolatu dituzte gaztetxetik. Afaria 22:00etan izango da eta prezioa da 12 euro. Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena eguenara bitartean. Menua da pasta entsalada, saiheskia brasan, postrea, kafea, sagardoa eta ogia.

Afaldu ostean erromeria izango dute gaztetxean. Elgetan aski ezaguna den Xero Xiette taldeak girotuko du 20. urteurrena.

 

Egitaraua

  • 17:00etan, mahai jolasen txapelketa (mus, partxis...).
  • 20:00etan, triki-poteoa.
  • 22:00etan, afaria gaztetxean. Prezioa 12 euro. Izen-ematea Haizean apirilaren 7ra arte.
  • 00:00etan, erromeria Xero Xiette taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak