Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, ihesera jo zuten bi lagunek. Susmagarrietako bat atxilotu dute eta ertzain-etxera eraman, jarraian. Identifikatu eta gero, indarra erabiliz eginiko lapurreta-delitua egotzi diote susmagarriari eta jakinarazi dute polizia-aurrekari ugari dituela. Zabalik dago ikerketa, ihes egitea lortu duen kidea aurkitu ahal izateko.