Hastear da neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa; apirilaren 13an izango da lehenengo saioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mar. 22a, 09:43
Neska-mutiko taldea iazko Herri Egunean dantzan.

Aurten ere bi talde egingo dituzte, eta saioak eguaztenetan izango dira Espaloia kafe antzokian.

Udaberriarekin batera dator, aurten ere, herriko neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa. Antolatzaileak gertu dute ekintza.

Aurten ere bi talde egingo dituzte, eta entseguak eguaztenetan izango dira; 18:30ean eta 19:15ean. Baina kontuz, kiroldegiko gimnasioan beharrean Espaloia kafe antzokian egingo dituzte saioak.

Taldeei dagokionean gaztetxoen taldean ariko dira 2.006tik 2.011ra jaiotakoak, eta eguaztenetan 18:30ean egingo dituzte entseguak. Nagusiagoak 19:15ean elkartuko dira dantzak ikasteko. 1.999tik 2.005era jaiotakoek osatuko dute talde hori.

Izen-ematea zabalik

Zabalik da izen-ematea. Prezioa da hamabi euro umeko. Interesatuek udaletxean edo liburutegian egin dezakete izen-ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak