Leónen izan da Oihana Kortazar aste bukaeran, Páramo de Silen hain zuzen ere. Zapatuan irabazi egin zuen hiru kilometroko Bovia lasterketa bertikala. 42 minutu eta 40 segundo behar izan zituen igoera egiteko. Victoria Santamariak egin zuen bigarren (46'35) eta Laura Dionisiok hirugarren (49'41).
Bigarren mendi lasterketan
Biharamunean Kortazarrek bigarren egin zuen 32 kilometroko Alto Sil mendi lasterketan. Hiru aldiz irabazi du mendi lasterketa hori elgetarrak, baina aurten Azara Gartzia aurreratu zaio, hasieratik gainera.
Gartziak hiru ordu eta 20 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko. Kortazarrek sei minutu gehiago.