Euskal Herriko Itzuliak birritan gurutzatuko du Elgeta, apirilaren 8an

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mar. 30a, 11:11
Euskal Herriko Itzuliko tropela, iaz, Elgetatik Elorriorako bidean.

Karabieta eta Asentzio igoko dituzte txirrindulariek Itzuliaren azken aurreko etapan. Aurreikuspena da 14:20 eta 15:30 bitartean izatea.

Antolatzaileek gertu dute Euskal Herriko 56. Itzulia. Apirilaren 4tik 9ra bitartean jokatuko dute txirrindularitza lasterketa eta sei etapa izango ditu. Guztira, 852 kilometro egingo ditu tropelak.

Lehenengo etapak 144 kilometro izango ditu. Etxebarriatik abiatuko da eta Markina-Xemein herrian izango du helmuga. Bigarren etapa, 174,5 kilometrokoa, Amurrioko Garrastatxu ermitan amaituko da. Hirugarren etapa Gasteiz eta Lesaka artekoa izango da. Laugarren etapan Lesaka eta Orio arteko ibilbidea egingo dute txirrindulariek.

Bosgarren etapa Oriotik abiatuko da eta Arraten izango du helmuga. Tartean Karabieta eta Asentzio igoko dituzte txirrindulariek. Aurreikusten da tropela 14:30ak aldera iritsiko dela Karabietara Eibartik eta Elgetatik igaro ostean Elorrio aldera egingo du. Bigarren pasada 15:20 aldera izango da. Txirrindulariek Asentzio igoko dute Angiozarretik eta Elgetatik pasa ostean Uberara egingo dute.

Itzuliko seigarren eta azken etapa erlojuaren kontrakoa izango da, eta Eibarren jokatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak