Oñatirekin eta Antzuolarekin batera aste bukaera honetan ekin dio Erain taldeak Elgetan sinadurak batzeari. Barikuan eta domekan ipini zuten mahaia herriko plazan, eta lehenengo aste bukaera horretan 86 lagunen sinadurak jaso dituzte ekainaren 12an egingo den herri galdeketaren zilegitasuna aldarrikatzeko eta bermatzeko eskatuz.
Erronka, Elgetaren kasuan, 200 sinadura batzea da. "Ia erdi lanetara iritsi gara. Eskerrik asko denoi!", adierazi dute herriko arduradunek.