Mendi buelta egiteko eguraldi polita dugu gaur, eta goiz elkartu dira Antzuolako Herriko Plazan Antzuolako ibilaldi neurtua egitekoak ziren talde parte-hartzaileak. Arrola Mendi Elkarteak antolatu du Gipuzkoako Eskolarteko Jokoen barruan ikasturte honetan egingo diren bost ibilaldi neurtuetako bat.
Probak luzera ezberdinetako bi ibilaldi ditu: motza 6,1 kilometrokoa da, eta luzea 7,15 kilometrokoa. Taldeek, eskolaka antolatuta, Herriko Plazan aurkitu duten mahaian eman dute izena eta txandaka abiatu dira antolatzaileek adierazitako bidetik. Helburua da talde bakoitzak ibilbide osoa batera egitea, eta noski guztiak taldeko kide guztiak elkarrekin iristea berriz ere Antzuolako Herriko Plazara.
Elgetarrek gustura amaitu dute proba.