Eguerdian eman diote hasiera herriko kale nagusienak zeharkatu dituen lasterketari. Dortsal moreak soinean hogei bikote mistok egin dute lasterketa, tartean hiru bat hirukotek. Helburua zen gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzea eta itzuli osoa egin ostean txaloak jaso dituzte parte-hartzaileek. Adin ezberdinetako lasterkariak izan ditu korrikaldiak.
Salda eta jokoak
Amaitutakoan oroigarri bana jaso dute parte-hartzaileek, baita antolatzaileek prestaturiko salda beroa dastatu ere. Ondoren etorri dira ongizate teknikariak prestaturiko jokoak. Martxoaren 8arekin lotutakoak izan dira: hizki-zopa, zapiaren jokoak...
Gaurko ekintzarekin amaitutzat ematen dira Elgetan Martxoaren 8ko ekintzak. Gogoratu Alicia Gartziak herriko hemezortzi amamari egindako argazkiekin osatutako erakusketa zeramika gelan dagoela ikusgai apirilaren 8ra arte.