Elgeta eta Eibar arteko garraio zerbitzu guztiak hamar minutu lehenago, astelehenetik aurrera

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko martxoaren 12a

Interesatuek udal webgunean aurki dezakete ordutegi eguneratua.

Herritarrek egindako eskaera bati erantzuna emanez hamar minutu aurreratuko dituzte Elgeta eta Eibar arteko autobus zerbitzu guztiak, astelehenetik aurrera. Eibarren linea ezberdinen artean lotura egiteko zailtasunak bultzatu dute aldaketa. Gehienbat Donostiara ikastera joaten diren ikasleek zuten arazoa. Interesatuek udal webgunean aurki dezakete ordutegi eguneratua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak