Erain Debagoiena plataformako Elgetako ordezkariek aste bukaeran abiaraziko dute sinadura bilketa erabakitzeko eskubidearen gaineko herri galdeketa egin ahal izateko. Barikuan, martxoak 11, 18:30etik 20:00etara ipiniko dute mahaia plaza inguruan. Domekan ere ipiniko dute, 12:00etatik 14:00etara. "Bailaran topera dabiltza sinadurak batzen. Gu asteburu honetan hasiko gara. 200 baietz!", adierazi dute Elgetako lantaldetik.
Ekainaren 12rako iragarri du herri galdeketa Erain Debagoiena plataformak. "Debagoienean 10.000 sinadura lortu nahi ditugu, eta Elgetan 200. Ez da erronka makala! Gogoratu 16 urtetik gorakoek ere sinatu eta bozkatu ahal izango dutela", jakinarazi dute.