Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du domekan Espaloian

Josu Bilbao 2016ko martxoaren 3a

Ruper Ordorika.

Bakarkako emanaldi berezia eskainiko du oñatiarrak, arratsaldeko 19:00etan, Espaloia Kafe Antzokian.

Emanaldia Elgetako Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du. Ohiko musika talderik gabe izango da Oñatiko musikaria agertokiaren gainean, beraz, Ruper Ordorika bere gitarrarekin bakarrik ikusi nahi dutenendako aukera ona izango da.

Sarrerak 8 eurotan salduko dira aurrez erosiz gero eta leihatilan 10 eurotan. Goibeko elkarteko bazkideendako 5 eurotan salduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak