Lasterketa eta argazki erakusketa, aurten, berdintasunaren alde

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mar. 4a, 10:50
Orain hiru urteko martxoaren 8an egindako kartel lehiaketa.

Udalak elkarretaratzea deitu du martxoaren 8ra, 18:00etan. Egun berean inauguratuko dute argazki erakusketa. Argazki erakusketarekin lotuta Makinatxo bat lan dokumentala emango du Goiena telebistak martxoaren 8an, 22:00etan.

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta Udalak elkarretaratzea deitu du 18:00etarako herriko plazan. Une berean inauguratu du Alicia Gartziak herriko zenbait amama protagonista hartuta gertatu duen argazki erakusketa. Hilabete egongo da ikusgai kultura etxeko zeramika gelan.

Gaiarekin lotuta erreportaje berezia egin dute Puntua aldizkarian, eta Goiena telebistak Makinatxo bat lan izeneko dokumentala emango du martxoaren 8an, 22:00etan. Argazki erakusketan parte hartu duten bost amamari egindako elkarrizketetan oinarritzen da dokumentala.

Domekan, lasterketa eta jokoak

Eta martxoaren 13rako, domeka, berdintasunaren aldeko lasterketa deitu du herritar talde batek Udalarekin elkarlanean. Lasterketa 11:00etan hasiko da, eta ibilbidea da: herriko plaza, Maala parkea, Maala kalea, Domingo Iturbe kalea, San Roke oste, San Roke kalea, Torrealdea, Salbador oste eta Salbador plaza.

Adin guztietako bikote mistoak daude parte hartzera deituak. Udaletxean edo botikan aurki daitezke izen-emate orriak. Amaieran, salda beroa eta jokoak egongo dira herriko plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak