Euskal Mendizale Federazioak deituta Ibiltarien Jaia izango da, domekan, Elgetan. Egunari hasiera emateko 25 kilometroko mendi irteera antolatu dute. Intxorta, Erdella, Egoarbitza eta Azkonabieta daude ibilbidean eta mendizaleak 08:00etan abiatuko dira. Barikuan, martxoaren 4an, amaitzen da izen-emate epea. Irteera Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien 14. zirkuituko azkena izango da.
Amaitutakoan, 14:00ak aldera, diplomak jasoko dituzte 2015eko finalistek. Bazkaria etorriko da jarraian. Prezioa da 26 euro. Kasu honetan ere barikura arte dago zabalik izen-ematea. Interesatuek turismoa@elgeta.net helbide elektronikoan, www.elgeta.eus webgunean edo 943 76 80 22 telefono zenbakian jasoko dituzte argibide gehiago.