Hileko azken domeka izango da honakoa eta ohikoa denez Herrixa Dantzan egingo dute Elgetako Espaloia kafe antzokian. Kasu honetan, Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin egingo dute. "Hiruzpalau pieza berri joko ditugu emanaldi honetan: lotuan dantzatzeko zortziko bat, taldean egiteko eskotixa, korroan egiteko bals-kontradantza bat, eta Espaloiko tabernariaren oparitxoa", adierazi dute antolatzaileek. "Horiez gain, ohiko errepertorio anitza: balsa, mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak, joko-dantzak, sokak, irradakak..."
Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. Laguntzailea: Elgetako Udala". Patxi Monterok gidatuko du saioa, eta ordu eta erdiko dantzaldia izango da 19:00etan hasita Elgetako Espaloia kafe antzokian.