Bazkidetza kanpaina abiarazi du Elgetako Gure Esku Dago taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ots. 19a, 09:27
Gure Esku Dago ekimenak deituta 2014an Asentzioko putzuaren inguruan egindako giza-katea.

Interesatuek zeramika gelan izango dute bazkide egiteko aukera barikuetan, 18:30etik 20:00etara.

Bazkidetza-orriak eskuragarri daude herriko hainbat dendatan eta tabernatan, eta taldeko ordezkariak jakinarazi dute zeramika gelan izango dira, barikuetan, 18:30etik 20:00etara.

Lantaldea eguenetan, 18:30ean, elkartzen da kultura etxeko bigarren solairuko gelan lan bilerak egiteko. Batzar irekiak direla eta herritarrak gonbidatuta daudela jakinarazi dute. "Bilera irekiak dira. Nahi duena etor daiteke. Ez dago bazkide izan beharrik parte hartzeko", esan dute.

Elgetako Gure Esku Dago taldearen inguruko informazioa jaso nahi izanez gero Facebook orria sortu dute Elgetakogureeskudago izenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak