Martxan da Andoaingo piano jaialdia. Elgetatik ere hainbat piano-jole gazte izango dira parte-hartzen. Xabier Delgado, Jokin Zeziaga, Nerea Canelo, Lorea Gallastegi eta Kattalin Otxoa bakarka ariko dira. Lau eskutara joko dute Itxaso Askasibarrek eta Amets Olasolok, eta sei eskutara Maialen Alkortak, Egoitz Mañarikuak eta Paula Palaciosek.