Martxa, zapatuan, Herrera de la Mantxako espetxera

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko otsailaren 17a

Debagoieneko ezker abertzaleak ekimenaren berri emateko egindako agerraldia.

Debagoieneko ezker abertzaleak otsailaren 20rako antolatutako martxen barruan Elgetatik Manzanares herriko espetxera egingo dute joan-etorria antzuolarrekin batera.

Otsailaren 20rako euskal presoen eskubideen aldeko martxak antolatu ditu Debagoieneko ezker abertzaleak. Azaroan abiarazitako Abian izeneko gogoeta prozesuaren baitan kokatzen da ekimena.

Elgetatik Herrera de la Mantxako espetxera egingo dute martxa, Antzuolatik moduan. Herri bietako parte-hartzaileek batera egingo dute joan-etorria zapatuan 00:00etan Antzuolatik abiatuko den autobusean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak