Abenduaren 6an erorikoa izan zuten Club Lambretta Eibar taldeko Fermin Iribar elgetarrak eta Ricardo Izagirre ermuarrak. Club Lambretta Eibar taldeko beste hainbat lagunekin batera Lambrettan egin zuten Anoetarako joan-etorria Realaren eta Eibarren arteko futbol partida ikustera.
Futbol norgehiagoka bi eta bateko emaitzarekin amaitu zen. Iribarren eta Izagirren Lambretta irteera, berriz, erorikoarekin. Donostiatik bueltan zirela erori eta bost saihets-hezur eta erdi apurtu zituen Fermin Iribar elgetarrak. Izagirrek, berriz, hiru saihets-hezur eta erdi.
Osatu dira eta umorerik falta ez dutenez Saiheski Eguna egin zuten, domekan, berriz ere forman direla ospatzeko. Club Lambretta Eibar taldeko hogei bat lagun elkartu ziren Elgetako Intxorta elkartean.