Cruce Columbia 100 kilometroko lasterketa da. Hiru egunez korritzen da, Andeetan barrena, Argentina eta Txile artean. Otsailaren 10tik 12ra bitartean jokatu da aurten, eta Oihana Kortazar elgetarra izan da emakume azkarrena hiru egunetan.
Hiru etapa hiru garaipen
Hiru etapa ziren eta hirurak irabazi ditu Kortazarrek. Ehun kilometroak egiteko Kortazarren denbora izan da 10:03:50. Bigarren sailkatu da Leticia Saltori brasildarra, eta 20 minutu gehiago behar izan ditu.
Lehenengo etapan —40 kilometro eta 1.500 metroko desnibela— zortzi minutuko aldea atera zion Kortazarrek Saltoriri. Elgetarraren denbora 3:45:05 izan zen. Bigarren etapa egiteko —30 kilometro eta 1.200 metroko desnibela—bi ordu eta 46 minutu behar izan zituen Kortazarrak, Saltorik baino bost gutxiago. Eta hirugarren eta azken etapan ere elgetarra izan zen nagusi. Azken honetan —30 kilometro eta 2.000 metroko desnibela—3:32 minutu behar izan zituen.