Urtero moduan Inauteri-martitzenarekin elkartu dira Elgetako erretiratuak Inauteria ospatzeko. Ozkarbi elkartean egin zuten hitzordua eta Xalbadorpe elkarteko zuzendaritza batzordeak gertatutako txokolate beroarekin egin zuten merienda. Jarraian, bingoan aritu ziren. Lagunartean arratsalde pasa polita egin zuten.