Mozorro kalejirak, jokoak, diskofesta, afaria... Inauterietako barikurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 29a, 11:00
Eskolako neska-mutiko taldea, iaz, mozorro kalejiran.

Herri Eskolako neska-mutikoen desfilearekin abiatuko da Inauteria, otsailaren 5ean.

Eskolako neska-mutikoak 15:00etan emango diote hasiera mozorro kalejirari, eta eguraldiaren arabera plazan edo frontoian dantza jaialdia egingo dute. Txokolatea eskainiko du Maala Guraso Elkarteak 16:30ean, eta 17:00etan umeendako jokoak egingo dituzte. Eguraldiaren arabera ekintza horiek Herriko Plazan edo frontoian izango dira.

Udalak antolatuta, 18:30ean, diskofesta izango da Espaloia kafe antzokiaren Mariskal Dejairekin. Kalejiran joango dira neska-mutikoak kafe antzokira.

Gaztetxean herri afaria

Gaztetxetik herri afaria iragarri dute. Prezioa da hamar euro eta interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena otsailaren 3a aurretik. Menua da pasta entsalada, xolomoa piperrekin, postrea, kafea, ogia eta sagardoa. Gauerdirako karaokea prestatu dute gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak